Volver

03/10/2011

Tximeleta-efektua

Efecto Mariposa

Eguberriko kanpaina. - Mugarik Gabeko Hezkuntzak sentsibilizazioa eta funtsak lortzeko kanpaina bat martxan jarri du Latinoamerikako 11 herrialdetan gauzatzen diren hezkuntza-proiektuak babesteko.

Zer da tximeleta-efektua?

Tximeleta-efektua Kaosaren Teoriaren barruan dago. Edward Lorenzek 1963an frogatu zuen sistema dinamiko ez-linealetako aldaketa txikiak esponentzialki handitu daitezkeela eta, ondorioz, maila praktikoan aurreikuspenak egitea ezinezkoa dela. Sinplifikatu egin zuen, eta tximeleta batek munduaren beste aldean hegoak mugitzeak gure inguruan aldaketa handiak eragin ditzakeela eta aurreikuspen ugari baliorik gabe utz ditzakeela azaldu zuen.

Mugarik Gabeko Hezkuntzan hori uste dugu. Euro bat, gehi beste bat, gehi beste bat... bilduz gero, munduaren beste aldean aldaketa positiboak eta eraldatzaileak eragin daitezkeela uste dugu:

  • Jaraok hamaika urte ditu, eta Potosiko (Bolibia) auzo marjinaletan gure lankidetza jasotzen duten 10 ikastetxeetako batera doa. Eskola uzten duten umeen tasa altua dela eta, neska-mutil askok ez dute lehen hezkuntza bukatzen. Ikasleekin, irakasleekin eta familiekin lan egiten dugu hezkuntzaren kalitatea hobetzeko. Han lan egiten badugu, Jaraok eskolan jarraitzeko aukera gehiago izango du, baita kalean noraezean ez ibiltzeko ere.
  • Maika irakaslea da Cabañas departamentuko herrixka batean, Salvadorren. Bertan, analfabetismoa %30era iristen da. Bere lana asko gustatzen zaio, baina ezagutzak eta baliabide pedagogikoak falta zaizkio. Mugarik Gabeko Hezkuntzari esker, landako irakasleentzako Prestakuntza-ikastaro batean parte hartu du.

Hezkuntza funtsezko eskubide bat da. Hezkuntzarik gabe ez dago bizi-kalitaterik, ezta aukera-berdintasunik edo askatasun pertsonalik ere. Euro bakoitza, ahalegin bakoitza, ekimentxo bakoitza garrantzitsua da.

 

Nola lagundu

Zuen ikasle bakoitzak, eta nahi duten senideek, kanpainarako euro 1 ematea gustatuko litzaiguke. Nola egin daiteke?

Kanpaina gauzatzeko modua oso erraza da:

  1. Aurkeztu ekimen hau gainerako irakasleei, parte hartzera anima daitezen
  2. Dirua jaso baino egun batzuk lehenago, jarri kartelak zure ikasgelan eta ikastetxean.
  3. Azaldu zure ikasleei zer den Tximeleta-efektua eta eskatu etxean, lagunei eta senideei azaltzeko.
  4. Hausnartu efektu honi buruz zure ikasleekin eta eztabaidatu munduko zein egoera sozialetan gauza daitekeen Tximeleta-efektua.
  5. Planteatu galdera batzuk ikasleei etxean hausnar dezaten.
  6. Eman gutun-azal bat (guk emango dizkizugu) ikasle bakoitzari aitaren euroa, amarena, lehengusu batena, anaia batena... jaso ditzaten.
  7. Jaso bildutako euroak eta helarazi zure ikastetxean ekimena koordinatzen duen arduradunari.
  8. Mugarik Gabeko Hezkuntzatik (MGH) bildutako dirua jasotzera igaroko gara. Horretarako, deitu 934 127 217 telefonora edo hurbilen duzun MGHren Ordezkaritzara. Ondoren, zuen dohaintza-ziurtagiria jasoko duzue, baita “MGHren ikastetxe laguna” zigilua ere, zuen hezkuntza-komunitate osoak jakin dezan.

Ni, hi, hura, gu, zu, zuek, haiek.

Nik euro bat eman dezaket, zuk euro bat eman dezakezu, haiek euro bat eman dezakete... eta euro horiek guztiak batuz eta Espainiako ordezkaritza guztietakoei gehituz (Andaluzia, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Valentziako Erkidegoa, Euskadi eta Galizia) Latinoamerikako eremurik kaltetuenetaraino iristea lortuko dugu, Tximeleta-efektuaren bidez.

Ni, zu, hura, gu... euro bakar batekin ume askoren bizitzak alda ditzakegu gure aukera berak izan ditzaten.

 

Apuntatu zaitez!

Zure klaseak edo ikastetxeak lagundu nahi badu, erantzun hemen aurkituko duzun formulario laburrari

 Mila esker.

 

 

Informazio gehiago lortzeko

Idatzi hona: navidad@educacionsinfronteras.org

Edo deitu telefono honetara: 934 127 217

Era berean, hemen informazioa aurkituko duzu: www.educacionsinfronteras.org

 

Eskerrik asko!